XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kriterio oiek buru azkartasunari baño, estudianteen karakterrari geiago begiratu bear die; karakterrak esan nai du, beste nazioetako lagunekin tratatzeko kualidadeak; norberaren iritzi motzak aldatzeko eta bertzerenak artzeko kapazidadea, mundura irikia izatea, alegia.

Orregaitik Handrik Brugmans'ek (Brussel'go Europa-Kollege'n Errektoreak) arrazoiez zion: Universidade ontan ezta tokirik fazistentzat eta komunistentzat.

E-U'k alde batera utziko ditu Espezialidade utsak.

Gaur jakintza problemak aztartzen ta soluzionatzen geiago alegintzen baita, asignaturen gaia osotzen baño.

Adibidez, ikasle-talde batek europatar Trust edo Sindikato Industrial politikaren jurisprudenziari ekiten badio, arazo ori alderdi guzietatik arakatu bearko du, sozial, ekonomia, politika, ius, e.a. alderditik, alegia.

Europologoak E-U'ikasleak orrela deitu ditzakegu derrior bearko dituzte jakintza ezberdiñetan formatutako lankideak.

Eta alkarrekin bizi bear izango dute, guzien artean ikasleen formazioa obeki eratzeko moduan.

Ikasleak irakasleekin egunero eta eten gabeko artu emanak izan bear dituzte.

Xede ori iritxi nairik eta Salvador Madariaga'ren aolkuz Brussel'en Inglaterrako College System-a jarri dute.

Sistema ori bera E-U'ri komeni zaio.

Sistema ori, egia esan, ezta Inglaterra'koa, Europa guzikoa baizik.

Baña urteak zear bertze lurraldeetan galdurik joan da.

Zer adierazten du College-System onek?

Lendabizi, lagun-talde txiki bat europatarrak bezela bizitzen oitzea.

Nazioaren mugak itzali egiten dira.

Guziak ikasi oi dute besteen personalidadea errespetatzen eta beste nazioetakoak adiskidatzen.

Gaiñera, College ortako lagunak alkartasuna ta laguntasuna bereiziki sentitzen dituzte, loyalty berri bat sortzen baita.

Paris'en 60.000 ikasle baño geiago dira.

Nola lortu orrenbesteko jendaketakin Universidadearekiko sentimentu-lokarriak?

Orrelako Universidadea Diploma Fabrika deitzea obe.

Oxford, Cambridge edo Brugge'n, ostera, ikasleak College'arekin maite sentipenez bildurik daude.

Emen gizonak gizonekin ari dira; alkarrekin jan, diskutidu, maite, asarratu, pakeatzen baitira: emen alma mater arkitzen da.

Azken aldi ontan sortu diran Ikastetxeak argi ontan moldatuak izan dira: orrela Brûgge'ko Europa-Kolleg, Nancy'ko E.E.U., Luxemburgo'koa, Torino'koa, e.a.

Ikastetxe auek Societas societatum izatera jotzen dute; aginte-joskera osoa dezentralizatuta dago, talde bakoitzak bere karakter berezia, bere maite-asmoak bete ditzan.